Mekolaldeko zubirako konponbidea

Edu Mendibil 2011ko urriaren 6a

Mekolaldeko zubi berriko irteera eta sarrera hobetzeko lanak egingo ditu Diputazioak. Aipatutako zubia 2005ean egin zuten, araztegiarekin batera, baina ez da erabiltzen GI-627 errepiderako irteera egokirik ez duelako.

Hain zuzen ere, aipatutako errepidearen zabaltzea egingo dute inguru horretan, azelerazio eta abiadura moteltzeko erreiak eginez. Inguru horretan zirkulazioa hobetzeko eta Mekolaldeko zubiari konponbidea emateko, Diputazioko Bide Azpiegituretako Sailak eta Bergarako Udalak hitzarmena sinatu zuten joan den urtean.

Horren arabera, lanetarako beharrezkoak diren lurren okupazioaz Diputazioa arduratuko da eta Udalak egingo du proiektuaren exekuzioa, lur jabeen eta inguruko lantegien ekarpenarekin.

Besteak beste, Lazpiur, Danobat, Tornilleria Deba eta Elay izango dira ekarpena egingo dute industriak. Izan ere, Antzuolako Elay Mekolaldeko industrialdera etortzea aurreikusten da.

Lanen aurrekontua 600.000 euro inguruko da eta Udalaren asmoa lehenbailehen lanen adjudikazioa enkantera ateratzea da, desjabetzeak egin bezain laster hain zuzen. Endara ingeniaritzak egin du proiektua.

Desjabetzeak eta zubi zaharra

Diputazioa dagoeneko desjabetzeekin hastekoa da  eta horretarako 15.000 euro bideratuko dituzte. Behin Mekolaldeko zubi berria zabaltzen denean, zubi zaharra (Mekolalde taberna ondokoa) botatzea aurreikusten da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak