Paul Rios: "Gu adituak gara porrot egiten duten bake prozesuetan; nazioarteko bitartekariak, arrakasta dutenetan"

Txomin Madina Milikua 2011ko urriaren 6a

Lokarriko koordinatzailea Bergaran egon berri da, nazioarteko bitartekarien lana eta esperientzia jasotzen duen 'Pluja Seca' dokumentalaren aurkezpenean. Bake prozesua sendoa dela uste du Riosek, naiz eta oinarriak sendoagoak egiteko urratsak eman behar diren oraindik.

Irlandan, euri lehorra deitzen zaio busti aurretik lurruntzen diren ur tantei: ukitu egiten omen zaitu, baina arrastorik utzi gabe desagertzen da. Horixe da bitartekarien lana Pluja Seca, euskaraz Euri Lehorra izeneko dokumentalean azaltzen denez.

Gorka Espiauk zuzendatutako eta TV3 telebista kateak ekoiztutako dokumental honetan, euskal gatazka konpondu asmoz lanean ari diren nazioarteko bitartekarien lana eta beste gatazka batzuetan izandako esperientzia kontatzen da. Atzo aurkeztu zuen ikusentzunezkoa Bergaran Libre plataformak Lokarrirekin elkarlanean.

Aurkezpenean izan zen Paul Rios Lokarriko koordinatzailea, eta nazioarteko bitartekarien lana eta beharra azpimarratu zuen. "Gu adituak gara porrot egiten duten bake prozesuetan, eurak aldiz, arrakasta duten bake prozesuetan. Konponbidea bilatzearen ardura baina, gurea da" azaltzen du.

Asotatiko ikuspuntuak

Dokumental hau Hegoafrikan, Ipar-Irlandan eta Euska Herrian grabatuta dago. Brian Currin, Rolf Meyer, Alec Reid eta Harold Good bitartekariek lehen bi lurralde horietan egin zuten lanari buruzko testigantzak jasotzen ditu filmeak. Baita euskal alderdi ezberdinetako ordezkarien hitzak ere, hala nola, Juan Jose Ibarretxerenak, Leopoldo Barredarenak eta Rufi Etxeberriarenk; eta Riosek askotariko iritziak jasotzearen garrantzia ere azpimarratzen du.

Duela ia urtebete egin zen dokumentala, baina Lokarriko koordinatzailearen esanetan, bake prozeuasn urratsak eman diren arren, oraindik ere baliagarria izaten jarraitzen duten bertan esandakoek.

"Bake prozesuak ez du bueltarik"

Egungo egoeraren harira, Paul Riosek gaineratzen du  euskal gatazkaren konponbidea gertuago dagoela, nahiz eta bake prozesuaren oinarriak sendute beharra egon. Horretarako, bi baldintza bete behar dira bere esanetan: armak behin betiko uzteko ETAren erabakia eta Sortu legeztatzea. "Hortik gertu gaudela uste dut" gaineratzen du Riosek.

Bere ustez, azaroaren 20ko hauteskundeetako emaitzek izango dute eraginik bake prozesuan, baina gaineratzen du bake prozesua sendoa dela, eta az duela atzera bueltarik. ETAk egin bezalaxe, Gobernuak ere bakearen alde urratsak eman behar dituela ere azpimarratzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak