Euri lehorra, nazioarteko bitartekariak Euskal Herrian da dokumentalaren euskarazko izena.
Hizlariak: Espiau eta Rios
Gorka Espiau, filmeko zuzendaria eta Paul Rios, Lokarriko Koordinatzailea izango dira hizlariak. Bakerako bidea, nahi izatetik izatera izango da gaia.
Dokumentalaren nondik norakoak
Dokumentala Hegoafrikan, Ipar-Irlandan eta Euskal Herrian grabatuta dago. Brian Currin, Rolf Meyer, Alec Reid eta Harold Good bitartekariek lehen bi lurralde horietan egin zuten lanari buruzko testigantzak jasotzen ditu lanak. Bide batez, Euskal Herriarendako baliagarriak izan daitezkeen esperientziak ere ageri dira.