Roslyn M. Frank filologo estatubatuarraren hitzaldia Bergaran

Maider Arregi 2011ko urriaren 5a

Azken glaziazio handiko babeslekua eta euskara izeneko hitzaldia eskainiko du Roslyn M. Frank filologo Estatu Batuarrak. Bergarako Jardun eskara elkarteak antolatua, Irizar Jauregian izango da solasaldia hilaren 19an, eguaztenean, 19:00etan hasita.

Roslyn M. Frank, Iowa-ko (Estatu Batuak) Unibertsitateko Hizkuntzalaritzako irakaslea da. Arbaso euskaldunik ez izan arren, aspaldi ikasi zuen euskaraz. Euskal Herriarekin lotutako hainbat lan argitaratu ditu. Euskal hizkuntza, Sarobeak, Inauteriak, Serorak edo eta Iruña-Veleiako auzia daude, besteak beste, berak jorratutako gaien artean.

Hitzaldian mundu zientifikoan bero-bero dagoen gaia jorratuko du: PCRT (Palaeolithic Continuity Refugium Theory). Gero eta indar handiagoa hartzen ari den teoria honen arabera, Azken Izozte Handian (22.000-10.000 K.a.) babesleku Franko-Kantabriarrean mintzatzen zen hizkuntza, euskara zen, eta ia Europa osora zabaldu zen izotzak urtu zirenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak