Aritz Arrillaga eta Amaia Bolinaga bergararrak Euskal Herriko dantza txapelketan arituko dira domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urriaren 5a

Seguran jokatuko da, domekan, Euskal Herriko 35. dantza txapelketa. Hamar bikotek parte hartuko dute: Bergara ordezkatuko du Arrillaga eta Bolinaga bikoteak. Saioa 18:00etan hasiko da, Baratze pilotalekuan.

Segurako Udalaren saria Nestor Basterretxearen lan bat da, ordezkatutako Udalean gordetzen dena –hiru urtez jarraian irabaziz gero sariaren jabe egiten da Udala–.

Txapeldun izandako bergararrak

Bergarak badu dagoeneko eskultura: Edu Muruamendiaraz eta Amaia Agirrek hiru aldiz irabazi zuten sariketa (1992, 93 eta 94).

Artola eta Iraeta aurkezleak

Aurten ere Imanol Artolak eta Izaro Iraetak aurkeztuko dute Seguran, Euskal Herriko 35. Dantza Txapelketa, eta Euskal Telebistak urriaren 12an eskainiko du bere lehen katetik, gaueko 22:00ak inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak