Nahiz eta jaiak abuztuan izaten diren, Bergarako San Lorentzo auzoko bizilagunek ospakizuna izan zuten zapatuan. Lehen lehenik, auzotarrak elkartu ziren talde argazkia egiteko. Auzoko hildakoen aldeko meza ere izan zuten, eta ondoren, afaritarako elkartu ziren Agorrosinen. 110 lagun inguru elkartu ziren eta dantzatzeko aukera ere izan zuten. Hain justu, Javishow oñatiarrak alaitu zuen afalostea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.