Zuzendaritza Batzordeko kideak UEMAko udalerrietan izandako hauteskundeen emaitzen araberakoak dira. Bildukoak izango dira bost, independienteak bi, EAJkoak bi eta Aralarrekoa beste bat.
Honakoak dira zuzendaritzako kide berriak: Mikel Ansotegi (Aulesti, Bildu), Jon Abril (Bera, Aralar), Asier Mujika (Arama, independentea), Lexuri Arrizabalaga (Gatika, EAJ), Oibar Egia (Gizaburuaga, independentea), Iñaki Agirrezabalaga (Zumaia, Bildu), Maren Belastegi (Bergara, Bildu), Miren Irigoien (Oiartzun, Bildu), Josetxo Mendizabal (Zestoa, EAJ) eta Eneko Maiz (Etxarri-Aranatz, Bildu).