Kirola argazkietan Aroztegin

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 30a

Bergara Hiria Kirol argazkien lehiaketako sari banaketa egingo dute gaur, Aroztegi aretoan, 20:00etan. Bi ordu lehenago, 18:00etan, lehiaketara aurkeztu diren argazkien erakusketa zabalduko da. XXI. edizioa da aurtengoa eta 36 lagunek aurkeztu dituzte lanak. Guztira, 136 lan aurkeztu dira. Jose Agustin Gurrutxaga eta Benito Cantero bergararrak daude, aurten ere, sarituen artean.

Hauek dira aurten saritutako lanak:

Koloretan:

  • Javier Fernandez Ferreras. Berango. Taibali.
  • Jose Agustin Gurrutxaga. Bergara. Eskiatzen.
  • Carlos de Cos Azkona. Soraluze. Anoeta.

Zuri-beltzean:

  • Xabier Mata. Legorreta. Bidea.
  • Javier Fernandez Ferreras. Berango. Rinsu 2.
  • Jose Agustin Gurrutxaga. Bergara. La lunada.

Herriko onena:

  • Benito Cantero. Bergara. Neila (koloretan) eta Bardeak (zuri-beltzean) lanengatik.

Erakusketarako, 40 lan aukeratu dituzte. 23 lan koloretan dira eta beste 17 zuri-beltzean.

Aroztegi aretoa, honako ordutegian dago zabalik:

  • Martitzenetik egubakoitzera: 18:00-20:30.
  • Zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30.
  • Domeka eta jai egunetan: 12:00-14:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak