Hamalau talde Labegaraietako torneoan

Xabier Urtzelai 2011ko irailaren 30a

Oraingo asteburuan hasiko dute Labegaraietako txapelketa, eta antolatzaileak pozik azaldu dira, talde kopuruari eustearekin batera hainbat talde berri jokalari gazteekin osatutakoak direlako.

"Iazko bi taldek ez dute izenik eman (Jabulani eta Cosa Nostra) baina beste hiru taldek eman dute izena: Lonja Team United, Beti Gorri eta La 12. Hiru talde horietako bi Bergarakoak dira, eta pozik gaude jende gaztea dagoelako talde horietan. Azken batean, horiek berpiztuko dute txapelketa", adierazi du torneoko antolatzaile Pedro Zafrak.

Arau berriak izango dira
Lehenengo jardunaldietan jokalariek argi ibili beharko dute, eta baita epaileak ere, txapelketak arau berriak izango dituelako. Esaterako, jokalariei dagokienez hegaleko sakeak eta kornerrak hankarekin egin beharko dituzte. Eta, atezainen joko-arauei dagokienez ere hainbat aldaketa izango dituzte; horiek guztiak antolatzaileek azalduko dituzte.

Kiroldegian ezin da erre
Bestalde, antolatzaileek honako ohar hori zabaldu nahi dute, batez ere partiduak ikustera joaten diren zaleei, eta kantxan, ordezkoen aulkian egoten diren jokalariei; alegia, Labegaraietan –eta beste edozein kiroldegitan– ezin dela erre. Antza, iaz denek ez zuten arau hori errespetatu, eta txapelketako antolatzaileek kantxa estalia erabiltzen jarraitu ahal izateko ezinbestekoa da arau horiek errespetatzea.

Lehenengo jardunaldia, ordutegiak:

Zapatua, urriak 1
17:00     Usabiaga-Diego Valor / K.Piper.
18:00     Komando-Irish Pub / Usabiaga
19:00     Beti Gorri-Lonja / Irish Pub

Domeka, urriak 2
16:30     Alytis-La Rosa / UD Akabaoak
17:30     Hinkas-UD Akabaoak / Alytis
18:30     La 12-Bety Friend/ Hinkas
19:30     CM Errotagain-Local Crew / Beti

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak