Olentzero&Co! musikala iazko abenduaren 11n estreinatu zen Amaia Antzokian, Arrasaten. Aurre-estreinaldia Eibarren egin zuten astebete lehenago. Eta, Gabonetan Donostiako Kursaalen eman zen. Bost emanaldi izan ziren guztira, eta sarrerak agortu egin zituzten guztietan.
Laudorioak jaso zituen Oihan Vegak eta Txemi Etxeberria bergararrek prestatutako pop-rock musikalak.
DVD bat ere argitaratu zen Arrasateko estereinaldian grabatutako emanaldiarekin. Orain, beste hiriburuetan ikus ahal izango da.