AP-1eko zoruan egingo dituzten konponketa lanak direla eta, itxita egongo da, gaur hasi eta eguaztenera arte, Bergara Iparraldeko autobiderako sarrera-irteera, egunean zenbait orduz.
Astelehenean, sarrera itxiko dute, 15:00etatik 06:00etara eta martitzenean, berriz, irteera, 21:00etatik 06:00etara. Bietan ala bietan, autobiderako irteera Eibar, Elgoibar eta Bergara Hegoaldetik egingo da.
Eguaztenean, berriz, erabat itxita egongo da Bergara Iparraldeko sarrera-irteera, 21:00etatik 06:00etara. Hori horrela, sartu zein irten Bergara Hegoa, Eibar eta Elgoibartik egingo da.