Gabriel Fauré musikaria
Aitor Biain Orfeoiko zuzendariak azaldu du XIX. mendeko musikarien lanak eskaintzea dela zikloaren helburua. Orfeoiak, esaterako, Gabriel Fauré musikari frantziarraren lanak eskainiko ditu. Hiru lan abestuko dituzte: Requiem, Basse meza eta Kantique Jean Racine. Horiez gain, Aitor Olea organo joleak bakarka hainbat lan eskainiko ditu. Saioak ordubete pasatxo iraungo du.
Biainen esanetan San Pedroko organoa Santa Marinakoa baino "hobea da eta hobeto zainduta dago". Hala ere, kalitate handiko zikloa izango dela dio.