Udal Musika Banda, Hernanira

Edu Mendibil 2011ko irailaren 28a

Bergarako Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du zapatuan Hernaniko Atsegindegi plazan, 19.30ean.Hernaniko Bandaren 150 urteurrena ospatzeko antolatutako kontzertua, bergararrekin batera, Hernaniko Ozenki eta Kantuz abesbatzak eta Hernaniko Musika eskolako Txistulari Bandak hartuko dute parte.

Bergarako Bandari dagokionez, honako pieza hauek joko dituzte: Tolosa pasodoblea (Ortegarena), Poeta y aldeano (F. Von Suppé), Around the world in 80 days (Schwarz), I knew I loved you (Morricone), Procession of the Orcerers (Buckley), The conquest of Paradise (Vangelis) eta Euskal Herria Kantuz, Bandako zuzendari Alfredo Gonzalez Chirlaquerena,.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak