Azkaiter Pelox izen bitxiaren azpian Bergarako semea den Unai Azkarate ezkutatzen da. Azkaiter ezaguna da bere kontzertuak bereziak eta errepikaezinak direlako, kantu propioak eta bertsio ezagunen moldaketak egiteaz gain, oso ohikoa du saio bakoitzerako sorpresa bat prestatzea. Bergarako kontzertuan ere horrela izanen da, lagun berezi batzuekin bertaratuko da eta.
Aspaldi kontzerturik jo gabe egon eta gero, Bergaran izanen da zuzenean. Legorretako bakarlariak bihotzetik abestu eta bihotzera heltzen den folk rock-a egiten du, ahaztezina den horietakoa. Bidean zenbait disko argitaratu ditu Moonpalace diskoetxearen babesean. Kontzertua puntual hasiko da, gaueko 22:00etan eta 3€ko sarrera izango du. Bertaratzeko arazoak dutenentzat, kontzertua Txapa Irratiaren bidez emitituko dira zuzenean 97.2 FMko dialean eta streaming bidez www.txapairratia.org atarian.