"Azken egunetan Errekalde auzoan Kukutza gaztetxearen hustuketa bortitza, neurririk gabeko portaera polizialak eta eraispen samingarria" direla-eta, manifestaziorako deia egin dute Bergarako gaztetxetik oraingo barikurako, arratsaldeko 19:00tan hasita, Bergarako plazan. Elkartasun manifestazioa izango dela diote. Leloa: "Kukutza aurrera, ametsak ez dituzue botako".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.