Bilketari dagokionez, eguenera arte (hilak 29) egingo dute, Jardun elkartearen bulegoan, Errotalde jauregian, 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Edozein argibidetarako 943 76 08 19 telefonora jo dezakezue edo e-mailez ondoko helbidean: jardunkultura@topagunea.com.
Asteburuan, jostailuen truke azoka izango da: egubakoitzean, irailak 30, 17:00etatik 20:00etara Arrizuriaga jauregian, Espoloian; eta zapatuan, toki berean, goizez bakarrik, 11:00etatik 13:00etara.
Jardunek arduradunek argitu dutenez, ez dira onartuko sexu bereizketa edo indarkeriaren aldeko jarrerak erakusten duten jostailurik. Era berean, erosketak egiterakoan, euskal jostailuen ekoizleak kontuan izatea eskatzen dute Jarduneko arduradunek.