'Pluja seca', bake prozesuari buruzko dokumentala Zabalotegin

Edu Mendibil 2011ko irailaren 27a

Gorka Espiauk zuzendutako Pluja seca (Euri lehorra, nazioarteko bitartekariak Euskal Herrian) filmaren proiekzioa izango da urriaren 5ean Bergaran. Emanaldia 19:00etan izango da Zabalotegin eta jarraian mahai-ingurua izango da.

Dokumentala Hegoafrikan, Ipar Irlandan eta Euskal Herrian filmatutakoa da eta Brian Currin, Rolf Meyer, Alec Reid eta Harold Good bitartekariek lehen bi lurralde horietan egin zuten lanari buruzko testigantzak jasotzen dira. Bide batez, Euskal Herriarendako baliagarriak izan daitezkeen esperientziak ere ageri dira. Kataluniako TV3 telebista kateak ekoiztutako lana da.

Hurrengo eguzteneko proiekzioaren ondoren mahai-ingurua izango da. Han izango dira filmeko zuzendaria, Gorka Espiau, eta Paul Rios, Lokarriko koordinatzailea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak