Bigarren aldiz antolatu dute Bizikasik eta Mugabek, Udalaren laguntzaz, esperientzia eskola. Iazko harrerarekin pozik azaldu dira antolatzaileak zein esperientzia eskolan jardun zuten ikasle beteranoak. Hain zuzen ere, diplomak jasoko dituzte iazko ikasleek aurtengo ikasturtearen hasieran.
Eskolak martitzen, eguazten eta eguenetan izango dira, goizez, eta aurtengo deialdian jorratuko dituzten gaien artean, honako hauek: osasunaren mantentzea eta sustatzea; giza erlazioak; komunikazioa; informatika; literatura; filosofia; psikologia; bioetika; artearen historia... Era berean hitzaldiak, ibilaldiak, kultur irteerak edota beste eskola batzuekin elkartrukeak egingo dituzte.
Matrikularen zenbatekoa 275 eurokoa da eta, esan bezala, izena emateko epea urriaren 14ra arte dago zabalik.Izena emateko edo argibideak jasotzeko Miguel Altunako Bizikasi zerbitzura jo dezakete interesatuek.E-mailez, info@bizikasi.com eta telefonotik deitu nahi izanez gero, 943 76 93 94 (Miren).