Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluak bide azpiegiturekin lotutako hiru proiekturi behin
betiko oniritzia eman berri die eta hiru kasuetan lanak egin ahal izateko lur desjabetzeei ekingo
die.
Mekoladeko zubi berria
Bergararari dagokionez, Mekolalde azuoan, Deba ibaiaren eskuin ertzean, industrialde berri bat garatu zen eta bertara GI-627 errepidetik barrena Deba Ibaiaren gaineko zubi batetik sartzen da, bidegurutze baten bidez.
Foru Aldundiak bidegurutzeak hobetzeko daraman politikaren baitan, bertako zirkulazioa hobetzeko, Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Sailak eta Bergarako Udalak hitzarmena egin zuten egoerari konponbide orokorra emateko.
Desjabetzeekin hasiko dira
Orain Foru Aldundiak behin betiko onartu du proiektua. GI-627 errepidearen eta Mekolaldeko zubi berriaren arteko lotunea egiteko zenbait lur desjabetu behar dira, eta alegazioen epea jada amaitu denez eta aztertu direnez, desjabetzeari
ekingo diote laster, eta horretarako Foru Aldundiak 15.000 euro bideratuko ditu.
Beste bi proiektu
Bigarren proiektua Eibarri dagokio. Hain zuzen, N-634 errepideko Eibarko saihesbideko 3. fasea egiteko proiektuaren aldaketari.
Hirugarrena, Mutrikuri dagokio. Antzomendiko 1. alorra industri garapenerako eremu gisa definitu ondoren, GI-3561 Galdoa errepidean zirkulazioa handituko dela aurreikusiz, batez ere ibilgailu astunena, bertako Udalak eta Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Sailak hitzarmena egin zuten errepidea zabaltzeko, eta orain proiektua behin betiko onartu du
Aldundiak. “GI-3562