Ortuko produktuak dastatzen, San Juan auzoan

Usoa Agirre 2011ko irailaren 26a

Ortuko produktuak erakutsi, saldu eta dastatu zituzten atzo eguerdian, Bergarako San Juan auzoan. Duela hiru hilabete ortu lehiaketa egin zuten, baina garai hartan genero askorik ez zegoela-eta, orduan ereindako hazien fruituak erakutsi gura izan dituzte orain.

Auzotarrak eta kaletik etorritakoak batu zituen ekimenak eta baserritarrek ekarritakoak erosi ez ezik, azokan bertan prestatutako plater gozo askoa ere dastatu zuten. Datorren urtean berriz eta, ahal bada, hobeto. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak