Bergarak irabazi egin du (29-27), baina landu beharrekoak ere agerian utzi ditu

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko irailaren 25a

Azken 15 minutuetan partidua galtzeko arriskuan egon ziren Muniategiren mutilak

Denboraldiko lehenengo norgehiagoka irabazi egin du Bergarako Soraluce BKE taldeak, baina partidu amaieran nekeak eragindako haserrea nagusitu zen jokalarien artean. Azken minutuetan garaipenak ihes egiteko aukera erreala zela ikusi zuten eta Josetxo Muniategi entrenatzaileak argi hitzegin zien: "Gaizki, oso gaizki jokatu dugu azken ordu laurdenean. Bakarka jokatu dugu eta erabaki okerrak hartu ditugu. Lehen akatsa nirea defentsara jokatu dudalako eta aldaketa gutxi egitearen ondorioz nekatuta iritsi zaretelako partidu amaierara. Alde nabaria izan dugu markagailuan eta ez dugu mantentzen jakin". 


Joko ona ere bai
Sentsazio gazi-gozoa utzi du zapatuko norgehiagokak Bergaran, baina aitortu behar da minutu onak ere ikusi genituela. Lehenengo zatiko bigarren laurdena eta bigarren zatiko lehenengoa onak izan ziren. Errenta interesgarri bat atera zuten markagailuan eta Muniategiren mutilak joko ona eta bizkorra egiten ikusi genituen. Datorren astean Gasteizen jokatuko dute bergararrek Corazonistas taldearen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak