Kutxu Otamendi zarauztarraren obra ezagutzeko azken egunak dira hauek, izan ere, domeka honetan itxiko ditu ateak bere omenez Beart elkartekoek antolatutako erakusketak. Artistaten 15 pieza inguru daude ikusgai Aroztegi aretoan. Otamendiren bi sasoi dira bere lanetan islatuta ikus daitezkeenak: etapa sinbolikoa eta abstrakziora jo zuen garaia. Zapatuan goiz eta arratsaldez izango da erakusketa ikusteko aukera eta domekan goizez bakarrik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.