San Juango ortuen produktu dastaketa domekan

Edu Mendibil 2011ko irailaren 23a

San Juan auzoan ortuen lehiaketa egin zuten joan den ekainaren 27an eta orain ortuok emandako produktuak dastatzeko ordua iritsi da. Horrela, domekan, eguerditik aurrera barazkien erakusketa eta salmenta egingo dute ermita ondoko plazatxoan.

Era berean, orri-mami beteak prestatuko dituzte; piperrak eta piperminak dastatzeko aukera izango da baita: eta parrillan kalabazinak,  berenjenak, tomateak edota kipulak gertatuko dituzte antolatzaileek. Barazkien platertxoak eta edaria (ardoa edo sagardoa) 4 eurotan jarriko dituzte salgai.

Ekaineko lehiaketan auzoko 11 ortu aurkeztu ziren lehiaketara. Besteak beste, produktuen barietatea, hazkunde ekologikorako tratamendua edota aurkezpena hartu zituen kontuan epaimahaiak. Aurelio Ot ezaguna izan zen irabazlea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak