'Telesfono Monzon' pastorala Goiena telebistan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 23a

Asteburuan eta astelehenean ikus ahal izango da, oso osorik, Telesfono Monzon pastorala Goiena telebistan. Hain justu ere, egun eta ordu hauetan: Zapatuan, 19,00etan; domekan, 15:00etan, eta astelehenean, 15:15ean. Pastorala jarraitu eta hobeto ulertzeko, antolatzaileek eskura jarri digute eskuliburua. Jarraian daukazue dokumentua ikusgai.

Bestalde, pastorala Bergarara joan zen zapatuan, hilaren 17an, ekarri zutenek, Bergarako Udalak eta Olaso Dorrea Sorrerakundeak, adierazi dutenez, Telesforo Monzon pastoralaren eskuliburua eros daiteke Kultura Etxean, 10 euroren truke.

TelesforoMonzon

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak