Urriaren 2ra arte egongo da lanok ikusteko aukera, honako ordutegian: astelehenetik egubakoitzera 18:00etatik 21:00etara; eta asteburuetan: goizez 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 21:00etara.
Txapelketan 32 artista
Txapelketan 32 artistak hartu zuten parte: hiru nafarrek, zortzi bizkaitarrek, lau arabarrek eta hamazazpi gipuzkoarrek; horietatik bederatzi, bergararrak.
Txapelketako lehen saria Raimundo Argos bilbotarrarentzat izan zen (1.000 euro). Bigarren saria ere Bilbora joan zen, Carlos Espigarentzako izan zen (410 euro). Lehenen eta bigarren bergararrentzat ere izan ziren sariak, hurrenez urren: Jose Luis Azkarate (210 euro) eta Maite Azkargorta (180 euro).