'Caos y otras esperanzas' antzezlana Zabalotegin

Irati Goitia 2011ko irailaren 23a

Caos y otras esperanzas antzezlana eskainiko du Venezuelako Teatro Altosf taldeak gaur gaueko hamarretan Zabalotegi aretoan. Sarrera bost euro da.

Bi dira antzezlaneko protagonistak: aita bat eta bere alaba, bizitza errealean ere hala diren Juan Carlos de Petre eta Luz de Petre.

Bi aktoreek gai potoloak lantzen dituzte emanaldian, modu oso sinplean, eszenografia askorik gabe -bi banku eta maleta bat, soilik-. Jorratzen duten gaietako bat presa da; uneoro asti barik dabilen alaba eta gauzak patxadaz hartzeko aholkatzen dion aita kontrajartzen dira horrela emanaldian. Ikasteari buruz ere mintzo da lana, eta bizitzak ematen dizkigun ikaskizunez ere egiten dute berba bi protagonistek. Antzezlanak beste mezu bat ere uzten du: bizitza kaosa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak