Abuztutik bueltan Pol-Poleko lagunek modu ezin hobean egin diote aurre opor osteko depresioari. Joan den asteburuan Pirinioetan izan ziren, Portaletetik gertu, baina Frantzia aldean. Mendi zeharkaldi zirkularra egin zuten zapatuan, Lac du Fabregas, Lac Artouste eta Socques inguruetan ibili ziren. 30 lagun elkartu ziren bidaian eta Panticosan egin zuten zapatu gaua. Domekan, berriz, lasaiago ibili ziren, hiru orduko osteratxoa egin zuten-eta Hoz de Jaca eta Biescas arteko zatia eginda.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.