17:00ak aldera gertatu zen. Zerbitzu-orduetatik kanpo zegoen ertzain bat lapurreta saiaketaren lekuko izan zen. Herrizaingo sailak hala egin du kontaketa, ohar bidez:
Autoz zihoazen bi lagun, oinezko baten parean geratu eta galdezka hasi zitzaienean, gidariaren ondoan zihoana oinezkoaren patrikan eskua sartu eta diru-zorroa osten saiatu zen.
Hori ikusita, ertzaina auto ondora hurbildu eta identifikatzea eskatu zien autoan zihoazen bi lagunei. Horren aurrean, autoa ihesera eman zen abiadura handian.
Handik gutxira, GI-627 errepidean atzeman zuen autoa ertzainen patruila batek. Maltzagako bidegurutzean jarria zuten kontrol batean ihes egiten saiatu zirenean atxilotu zituzten ertzainek bi ustezko lapurrak.