Oñatiko artzain-txakurren sariketa domekan izango da

Monika Belastegi Aranzabal 2011ko irailaren 21a

13 txakur eta beste horrenbeste artzain lehiatuko dira, tartean bailarako ordezkari bat; Jesus Mari Plazaola arrasatearra, Gure txakurrarekin.

Oñatin urtero jokatzen den nazioarteko artzain-txakurren txapelketa domekan izango da. Ohi bezala, Santa Lutzia zelaian jokatuko da, 10:30ean hasita eta aurtengoa 52. edizioa izango da. Euskal Herriko, Kataluniako, Mallorcako, Castelloko eta Biarnoko 13 artzain eta beste horrenbeste txakurrek hartuko dute parte.

Horien artean Debagoieneko ordezkari bakarra izango da, Jesus Mari Plazaola arrasatearra eta Gure txakurrarekin lehiatuko da. Plazaola Euskadiko txapelketan sailkatu zen Oñatiko lehiaketarako.

Bi lan egingo dituzte

Txakurrek bi lan egin beharko dituzte artzainaren aginduei kaso eginda: lehenengoan, artaldea zelaian egongo da eta txakurrak hara joan beharko du banderekin eginako bide batetik pasata. Gero, ardiak hartu eta eskortaren eta artzainaren artean dagoen lau metroko pasabidetik pasarazi beharko ditu ardiak, eta ondoren artgzainarengana ekarri. Bigarren lanean, hamar bat badneratxorekin egindako tartetik pasa eta gero, txakurrak artaldea hartu eta eskortan sartu beharko du.

Bezperan, aurkezpena

Txapelketaren bezperan, zapatuan, lehian arituko diren artzain-txakurren aurkezpena egingo dute Oñatiko plazan, 20:15 aldera. Aurkezpena egitearekin batera elkarrizketak ere egingo zaizkie artzainei. Ekitldi horrekin antolatzaileek lortu nahi dutena da herritarrei, eta bereziki umeei mundu hori ezagutzera ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak