Tortura pentsagai eta eztabaidagai Gaztetxean

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 21a

Torturari buruzko antzerkia eta mahainguru irekia antolatu dute Bergarako gaztetxean oraingo domekarako, hilaren 25erako. 18:00etan hasiko da eta sarrera 3 eurotan jarri dute. Ensayo sobre la tortura izenburua du antzezlanak. Maria Mendikutek idatzi du eta Pablo eta Luis Cotarelok antzezten dute.

"Esperientziaren antzerkia" bezala definitzen dute. Bertan, bizipenek "hautsak harrotu" eta "kontzientzia ukitzen" dute-eta. "Torturaren zulo beltzetik igarotze bat konpartituko dugu", pertsona bakoitzaren morala agerian utziz. Gure kontzientziarekiko borroka azaletik ez ezik, barrutik ere bizitzeko gonbita egin dute antzezlanaren egileek.

Antzerki lan honetan deskribatzen den egoera muturreko axioma bat da: aktibista batek leku publiko batean anabasa sortuko duen bonba bat jartzen du. Poliziaren erabakia, hau torturatu eta horrela ezbeharra ekiditea da.

"Ez dauka ondoriorik"

"Antzezlanak ez dauka irakaspenik, ez dauka ondoriorik, bakoitzak bere kontzientziarekin borrokatuz eraiki beharko ditu. Non dago onargarria eta onartezinaren arteko muga?" diote egileek. "Behin torturari atea irekita, hau ezin da inoiz itxi. Ireki ditzagun begiak…" diote.

Bergarako Gazte Asanbladak antolatu du antzezlana. Ostean, mahaingurua izango da, bertaratzen guztiei parte hartu ahal izango dutelarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak