Jaka-Rezusta eta Andreu-Jauregi, Bergara Hiria txapelketako errebantxan garaile

Mirian Biteri 2011ko irailaren 19a

Bergara Hiria pilota txapelketako errebantxak irabazle berriak ditu. Egubakoitz ilunkeran, Udal Pilotalekuan jokatutako lehenengo partiduan Jaka-Rezusta eta Juanenea-Murgiondo lehiatu ziren. Lehenengoek oso ondo jokatu zuten; atzean izandako alde handiak apurtu zuen bereziki partidua. Bestalde, Andreu-Jauregi eta Mugurutza-Irureta bikoteen arteko bigarren norgehiagoka eskasagoa izan zen. Irureta ez zen oso fin ibili.

Hasiera batean, Murgiondoren ordez Lasak jokatu behar zuen lehengoan, eta Larrañaga Andreugatik; bada, eskuak minduta zituzten biek, eta horrek aipatutako aldaketak eragin zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak