Garciak 9 segundo atera zizkion helmugan Debabarrena taldeko Sergio Ruizi eta 15 segundo Bidelan Kirolgiko Julen Mitxelenari. Taldekako sailkapena Jon Odriozolak zuzendutako Bidelan Kirolgik lortu du eta mendiko saria Francisco Garcia probako irabazleak. Jon Rivero (Debabarrena) izan da Bergarako onena; irabazlearengandik bost minutura iritsi da Rivero, 42 postuan. 79 txirrindulari atera dira eta 57 izan dira proba amaitu dutenak.
Domalgaskirentzat garaipena
Otsailean hasitako Lehendakari Txapelketako azken proba izan da Bergarakoa. Sailkapen nagusian Caja Rural taldeko Karol Domalgaski izan da onena eta bestalde, lehen urteko txirrindularien artean, 19 urtekoen artean, Carlos Jimenez (Caja Rural) izan da irabazlea. Txapeldunen maillota jantzi zuten biek atzo.