Dena joan da normal. Berritasunak: gaztetxeko 70 bat neska-mutiko koloredunak, berde samar erritmoari segika, eta aurten berriro ere errekuperatu den amaierako gurutziltzatzearen antzezpena. Eta beste berritasun bat ere bai: Artatsekoen jantzi berria, kolore larudun alkandora deigarria. Dotore Marki eta konpainia.
Azken txanpan euria
Danborrada azken txanpan zela, gauerditik gertu, hasi da zaparrada, San Martin plazan sartzen zirela, Barrenkaletik gora. Udal Musika Bandako musikariak udaletxe arkupetan babestu dira eta jaiak amaierara jarraitu du amaierara arte.
Behin San Martin plazan, Nagasaki 1597 eta San Martinen ereserkia abestu dute soldadu japoniarrek San Martin Agirrekoa gurutziltzatzen zutela.
1597 urteko otsailaren 5ean, Japongo Nagasaki hirian gurutziltzatu zituzten 26 frantziskotar, gerora martiri bihurtu zirenak. Horien artean zen Agirreko San Martin, historialariek diotenez Bergarako semea zena (nahiz eta beste batzuek dioten Beasaingoa zela eta San Martin Loinazkoa). Hori antzeztu dute amaieran.
Gaur umeena
Gaur, San Martin eguna, jai eguna Bergaran, umeen danborrada izango da, 18:00etan Burdiñatetik abiatuta. 270 neska-mutikok hartuko dute parte eta danbor jotzaile eta banderadunez gain, hemen ere, Japongo enperadoreen gorte eta frantziskotarren karroza eta guzti. Musika Eskolako Bandak lagunduta.
Aurretik sokamuturra goizean goiz eta Udan Musika Bandaren emanaldia iragarri dituzte, azken hau eguerdirako eta San Martin plazan.