Zarautzera olatuak hartzera joan nahi dutenek horretarako aukera izango dute Xabalote gaztelekuak antolatu duen surf ikastaroa dela eta. Irailaren 24an izango da, eta prezioa 12 euro dira. Zarautzerako autobusa 10:00etan abiatuko da autobus geltokitik eta 14:30ean itzuliko da.
Izenematea zabalik dago kultura etxean eta 943 77 91 60 telenono zenbakian.