Mikel Urdangarinek San Martin egunean eskainiko du kontzertua

Maider Arregi 2011ko irailaren 14a

Mikel Urdangarinek zuen gripea zela eta,  Egubakoitzak kartzelan ekimenaren baitan eskaini beharreko kontzertua atzeratu egin zuten. Hala, hilaren 16an, San Martin egunean eskainiko du zuzenekoa zornotzarrak.

Irailak 16: 

Euskal kantagintzak azken urteotan eman duen izenik garrantzitsuenetakoa dugu zornotzarra. Haitzetan bere estreineko lana izan zen, gitarra eta txeloz jantzitako doinuak, ahotsa ardatz dela. Badira hiru aste diskoan hain gogoko duen Eskoziara egindako bidaiaren gora-beherak kantu bihurtu zituen. Landuagoa eta sakonagoa, Espiluerekin izugarrizko arrakasta lortu zuen. Kirmen Uribe idazlea eta Bingen Mendizabalekin elkarlanean, Bar Puerto lan literario musikala kaleratu zuen ondoren. 2002an, Heldu artean izeneko disko berria aurkeztu zuen eta hurrengo urteko abenduan argitaratutako lagun artean DVDan, bere diskografiari errepaso egiten dio. Bitartean Zaharregia Txikiegia agian lan multidisziplinarrean aritu da Kirmen Uribe idazlea, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal musikariak eta Mikel Valverde ilustratzailearekin batera.

Irailak 23:
Indarra, sentimendua eta sentsazio ona erakusten duen Eibarreko bikote akustikoa kartzela zaharrera itzuliko da Bergaran bertan grabatutako zuzeneko disko berria aurkeztera.

Laudioko Igor Arzuaga ezkutatzen da Mara pertsonaiaren atzean, piano-jotzaile trebeak formatu berezi baina oso interesgarria eskaintzen du. Piano klasikoa eta letra pentsatuak lehen momentutik harrapatzen zaituen emanaldi baterako.

Irailak 30:
Unai Azkarate oso ezaguna da bere kontzertuak bereziak eta errepikaezinak izateagatik, kantu propioak eta bertsio ezagunen moldaketak egiteaz gain, oso ohikoa du saio bakoitzerako sorpresa bat prestatzea.

Legorretako bakarlariak bihotzetik abestu eta bihotzera heltzen den folk rock-a egiten du, ahaztezina den horietakoa.

Kontzertuak puntual hasiko dira, gaueko 22:00etan eta 3 euroko sarrera izango dute guztiek. Bertaratzeko arazoak dutenentzat, kontzertua Txapa Irratiaren bidez emitituko dira zuzenean 97.2 FMko dialean eta streaming bidez www.txapairratia.org atarian.

Ikusi kartela

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak