Andres de Madariaga zaldunaren inguruko bisita gidatuak irailean ere bai

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 13a

Irailean ere Andres de Madariaga zaldunaren inguruko bisita gidatuak antolatuko ditu Bergarako Udaleko Tursmo Bulegoak. Uztail eta abuztuko zapatuetan antolatu dituzte eta oso harrera ona izan du, bai bertakoen eta baita kanpokoen artean interes handia sortu du-eta. Bergarako Errege Seminarioko elizan dago Andres de Madariagaren hilobia. Euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dituzte bisita gidatuak.

Irailaren 18an, 23an eta 24an  antolatuko dituzte bisita gidatuok. Ondorengoa izango da ordutegia:

Euskaraz:

  • 18an, goizeko 12:00etan.
  • 23an, arratsaldeko 17:00etan.

Gaztelaniaz:

  • 24an, goizeko 12:00etan.

Bisita gidatuak dohainik dira eta informazio gehiago behar izanez gero, idatzi turismoa@bergara.net edo deitu 943 77 91 28 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak