Ohi baino jende gutxiago aurtengo San Martin ferian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 10a

Eguraldi onak ez du beti arrakasta esan nahi. Aurtengo San Martin feriari hori gertatu zaio aurten: bero larregi egiten zuen gaur eta askok Bergarara etorri baino nahiago izan dute bestelako planak egin. Eta noski, atzo jaieguna izateak ere zuzenean eragin du, izan ere, bergarar askok zubi osorako plana egin dute. Hala esan digute azokan zeuden hainbat herritarrek. Lehiaketari dagokionez, gazta onenaren saria Idiazabalgo Aranburu elkarteak eraman du; barazkietan Martuteneko Jose Manuel Zabalegi izan da irabazlea eta frutarik onenak Antzuolako Kontxita Izagirrerenak izan dira.

Hori bai, ohi baino jende gutxiago egon izanak ez du azokan salgai jarri diren produktuetan inolako eraginik izan. Kalitate altuko gazta, barazki eta frutak aurkitu ditugu aurten ere. Baina azken 30 urteotan etorri den baserritar batek adierazi duenez, azoka beherantz doa: "Aurten iaz egon zen jendearen erdia dago. 30 urte daroat etortzen eta akaso aurtengoa izango da azkena; adinean aurrera goaz eta ez dago gazteen erreleborik".

Hona hemen aurtengo feriak utzi dituen irudi batzuk:

 

 

 

 

 

 

 

 

Gazta, fruta eta barazki lehiaketetako irabazleak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak