Beroak eta oso itxura ona duen Tolosa batek ito zuen Bergara denboraldiaren estreinaldian: 0-3

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 10a

Beroa izan zen protagonista atzo Agorrosin futbol zelaian. Bero larregi egiten zuen futbolean jokatzeko baina eguraldia berbera izan zen bi taldeendako eta beraz, ez da aitzakia mahoneroen denboraldi hasiera kaskarrerako. Tolosa merezimendu osoz nagusitu zen, beheko zein goiko jokoan gehiago izan zen eta uneoro egon zen etxeko taldea baino hobeto kokatuta. Bigarren zatiaren hasieran erreakziorako gaitasuna erakutsi zuen etxeko taldeak baina izandako aukerak ez zituzten aprobetxatu. Eta gero, fisikoki behera egin zuen Bergarak: asko igarri zen Tolosa abuztu hasieratik dabilela denboraldia prestatzen.

Norgehiagoka ezin zen okerrago hasi etxeko taldearendako. Gol inuzente bat jaso zuten eta Jokin Baltzategi erdilariak futbol zelaia utzi behar izan zuen buruan hartutako kolpe latz baten ondorioz. Ospitalera eraman zuten eta buruko zauria josi egin behar izan zioten zazpi punturekin. Lehen zati osoan apenas gerturatu ziren mahoneroak tolosarren atera eta eurak, berriz, izan zituzten aukera bat edo beste 0-2koa jartzeko.

Aukera gutxi eta aterik ikusi ez

Bigarren zatian hobeto irten zen Bergara baina ez Iñigo Machok eta ez Eloy Crespok ez zituzten aukerak aprobetxatu. Gero fisikoki behera egin zuen taldeak eta 22. minutuan heldu zen Tolosaren gol olinpiarrarekin –korner guztiak oso itxiak atera zituzten– amaitu zen partidua. Azken minutuetan heldu zen 0-3koa.

Kronika osoa eta Nikasio Galan 'Neka' Bergarako entrenatzaile berriari elkarrizketa, asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak