Ortua plazara gaur Bergaran, barazki, fruta eta gazta azokan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 10a

San Martingo feria ospatuko da gaur Bergaran. Inguruko baserrietako produkturik onenak jarriko dituzte salgai San Martin plazan; baita gazta ere. Lehiaketa ere izango da. Eguerdian banatuko dituzte sariak plazan bertan. Seminarioko jolastokian eta Muniben ere izango dira postuak. Goizeko jaia izango da, batik bat, baina arratsaldean ere izango da zerekin gozatu: zezntxoak eta poniak, Iruñeko erraldoi eta kilikiak eta rock kontzertua izango dira.

Hemen egitaraua:

Zapatua, 10, azoka eguna
  • 10:00: Barazki eta Fruitu lehiaketa, San Martin plazan.
  • 10:30: Gazta lehiaketa, San Martin plazan.
  • 11:00: Kalejira, Bergarako trikitilariekin.
  • 12:30: Bergarako odolosteen dastaketa (Sebastian Imaz, Pello Urzelai eta Jon Leturiak eskainita), San Martin plazan.
  • 13:30: Sari banaketa, San Martin plazan.
  • 17:30: Gaztetxoentzat zezentxoak eta poniak, Seminarioko patioan.
  • 19:00: Kalejira: Bergarako eta Iruñeko erraldoi, kiliki eta buruhandiak, Udal txistulari bandaren eta Elgoibarko dultzaineroen laguntzarekin.
  • 20:00: Thurboshit eta Hardflip taldeen kontzerua San Martin plazan.
Domeka, 11
  •  18:30: Zabalotegi aretoan, Aiko taldearen Fandango tailerra. Dantzazaleentzako tailerra fandangoaz gehiago jakiteko. Sarrera doan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak