Bartzelonako Munduko Txapelketako inaugurazio ekitaldian egotea gauza handia izan zen Bergarako gaztearendako, baina ezin da alderatu Olinpiar Jokoetan parte hartzearekin, txapelketa ofizialean.
Hala, Bergarako rider gazteak –16 urte ditu– beste aurrerapauso handi bat egin ahal izango du, Innsbruken (Austria) egingo duten gazteen neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukeratu du-eta Espainiako neguko kirolen federazioak. Hala, Azula bi modalitatetan lehiatuko da, Sloop-Style eta Half-pipe modalitateetan.
Erabateko dedikazioa
Azken denboraldietako emaitzak ikusita, eta kirol horretan izan dezakeen etorkizunaz jabetuta Manex Azulak, urtebetez, erabateko dedikazioa eskainiko dio snowboard-ari. Hala, aurtengo neguan ondo prestatu ahal izango du urtarrilean izango duen hitzordua. Astelehenean bertan Suitzara abiatuko da Azula, hilabetez hango estazioetan entrenatzera.
Hemen Manex Azula, 2010ean egindako Movistar Extreme Snow-rako egindako bideoan.
Eta hemen aurtengo denboraldian Austriako Protest World Rookie txapelketara egindako bidaiaren bideoa.