Pol Pol Mendizale taldeak Pirinioetara egingo du iraileko irteera

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 7a

Urtero moduan, iraileko irteera Pirinioetara egingo du Bergarako Pol Polek, asteburu pasa. Irailaren 17an eta 18an izango da. Zapatuan, 17an, goizeko 05:30ean autobusa irtengo da pilotalekutik. Bi mendi irteera antolatuko dituzte. Txartelak dagoeneko salgai daude Pol Poleko bulegoetan.

  Mendi irteerak honako hauek:

  • Zapatua, 17: Fabrègues-Artouste-Soques.
  • Domeka, 18: Hoz de Jaca-Biescas.

Asteburu osorako irteerarako txartelak Pol Poleko bulegoan eskura daitezke. Ordutegia honako hau da: astelehen, martitzen eta eguaztenetan: 18:45etik 19:45era. Telefonoa, ostera, honako hau: 943 76 48 51.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak