San Martin jaien bueltan, olioa dastatzeko hastapen ikastaroa antolatu du Udalak. Irailaren 7an izango da, 18:00etatik 21:00etara, Irizar jauregian, gazteleraz.
Ikastaroa doan da eta gehienez 30 lagunendako lekua egongo da –bergararrek lehentasuna izango dute–. Hala, plaza kopurua baino jende gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo da gaur, astelehena, bertan.