Zelaak dio Martinez Irala eraikin osoa San Martin Agirre ikastetxearentzat izango da Aste Santutik aurrera

Txomin Madina Milikua 2011ko irailaren 2a

Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuak egin du iragarpena Bergaran egindako ikasturte hasierako ekitaldian. Eraikina utzi ostean, eta Errege Seminarioan egiten ari diren lanak bukatu artean, eraikin prefabrikatuak jarriko dituzte Aranzadi ikastolako ikasle guztiak hartu ahal izateko.

Begoña Otsoa-Aizpurua San Martin Agirre ikastetxeko zuzendariaren esanetan, erabaki honi esker eskolak arnasa hartu ahalko du eta gai izango dira duten hezkuntza proiektua aurrera eraman ahal izateko. Dena den, gaineratu du eraikina Aste Santuan hustuko den arren lanak egin beharko direla bertan eta ikasleak hara joan ahal izango dutenerako gutxienez 2013-2014 ikasturtea izango dela.

Ane Barruso Aranzadi ikastolako zuzendariaren esanetan, bestalde, espero zuten halako erabaki bat, baina akaso ez hain azkar, orain egiten ari diren lanak bukatutakoan baizik. Dena den, esan du Hezkuntza sailarekin hitzartuta dutela lanak amaitu bitartean, sailak eraikin prefabrikatu batzuk utziko dizkiela. Barrusok gaineratu du behin lanak amaitutakoan, onuragarria izango dela ikastolako ikasle guztiak eremu berdinean egotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak