"Atzo goizean lan istripuan hildako Benito Dávila eta larri zauritutako Agapito Blazquez udal langileekin elkartasuna adierazteko Bergarako Udaletxeko langileen batzarrak 2 orduko lan uztea egitea erabaki du.
Benito Dávila Muñoz eta Agapito Blazquez Sanchez Udal langileek istripu larria izan zuten atzo goizean. Lanean zihardutela, Elorregiko kanposantutik bueltan auto istripu larria izan eta Benitok bizia galdu zuen, Agapitok zauri larriak jaso zituen, bestalde. Bigarren hau, Arrasateko ospitaletik Donostiara eraman zuten arreta bereziko gela batean dagoelarik. Hiru saihets apurtuta eta birika zulatuta izateaz gain kolpe handiak ditu gorputz osoan. Sendagileen hitzen arabera hurrengo orduetan hobera egingo du eta ondo jarriko da.
Izugarria da honelako egoera batek sortzen duen ezintasuna eta samina. Tristea da benetan lanera etortzea bizimodua aurrera atera ahal izateko eta bertan heriotza ordainetan jasotzea.
'Gure lankidearekin elkartasuna. Lan istripurik ez' leloarekin herriko plazan elkarretaratzea egin dugu, eta kasu honek zuzenean enpresaren aurka salaketarik egiteko betarik ez badu ematen ere, prekarietateari edo lan baldintza okerrei ezin egotzi zaielako gertatutakoa, orokorrean langileok bizi dugun egoera tamalgarri hau aipatu gabe ezin dugu utzi, izan ere aurten 40 lagun hil dira".