Martitzenean, irailaren 6an, hasiko dute ikasturte berria Miguel Altuna Institutuan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 2a

2011-2012 ikasturtearen hasiera irailaren 6an, martitzenean egingo dute Bergarako Miguel Altuna Institutuan. Goizeko 10etan eta 11etan, eta arratsaldeko 6etan egingo dituzte ondo etorri, aurkezpen eta hasiera ekitaldiak.

 Honako hauek dira ordutegiak:

  • Heziketa Zikloetako 2. mailako ikasleak. Goizeko 10etan, areto nagusian.
  • Heziketa Zikloetako 1. mailako ikasleak. Goizeko 11etan, areto nagusian.
  • Estanpazioko kurtsoko ikasleak. Goizeko 11etan, areto nagusian.
  • Eskaintza Partzialeko ikasleak. Arratsaldeko 6etan, areto nagusian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak