Irailean bukatuko da Udalaren 2012ko egutegian argazkiak jartzeko aukera

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 2a

Bergarako Udalak 2012rako ere egutegia ateratzeko asmoa duela-eta, bertan argazkiak jarri nahi dituenarentzat deia zabaltzen du. Irailaren 30a izango da argazkiak aurkezteko azken eguna.

Egutegia aurreko urteetakoaren tankerakoa izango da eta aurkezten diren argazkiek honako ezaugarriak izan beharko dituzte:

  • Gaia: urtaroak. Bergarako tokien argazkiak izan behar dute.
  • Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20x30 cm. 300 ppp (puntuak pulgadako), jpg formatuko artxibo digitala. Lanak CD batean aurkeztuko dira eta Udaleko Euskara Zerbitzura ekarriko dira.
  • Aurkezteko epea: 2011ko irailaren 30a baino lehen.
  • Baldintzak: Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira. Bestalde, aukeratutako argazkiak Udal Artxibategian jasota geldituko dira eta Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez.
  • Argibideetarako telefonoa: 943 77 91 29.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak