Akordioari esker, Gureak Taldeko industria adarrak GKN Legazpin forjatzen dituzten pieza guztiak berrikusiko ditu, biltegia kudeatuko du eta irteerak prestatuko ditu.
GKN Drivelinek Europako hegoaldean dituen lantegietara egunero 70.000 pieza banatuko dituzte Bergarako lantegitik. Hala, Erresuma Batura, Frantziara, Italiara, Esloveniara, Vigora eta Zumaiara banatuko dituzte piezak. Ondoren, beste planta horietan egingo dituzte mekanizatua eta muntaia.
16 milioi pieza
Aurreikusten dute Gureak Taldeak urtero berrikustea 16 milioi pieza Bergarako lantegian. Horretarako, "inbertsio ekonomiko inportantea" egin dutela adierazi dute Gureak Taldekoek, azpiegitura aldetik eta giza baliabideen aldetik, piezen berrikuspena "fidagarria" izan dadin.
Gureak Taldetik adierazi dute industria adarra berrindartzen hasi dela, krisiagatik moteltze edo geldialdia jasan ostean. Ondorioz, zerbitzu logistikoei dagokienez, merkatuan duten posizioa indartzen diharduela.
Akordio honi esker, Gureak Taldeak "lanean jarraitzen du Gipuzkoan ezgaitasunak dituzten pertsonekin" adierazi dute.