Astelehenean hasi zuten Bergarako Torunsa enpresako 48 langileek greba. Langileen eskarien artean zeuden lanera joateko autobus zerbitzua berriz ere martxan jartzea, nominak hilaren 5ean ordaintzea eta zor zitzaien uztaileko aparteko paga ordaintzea. Langileek uztaileko aparteko pagaren %60a jaso dute eta beste %40a iraileko nominaren barruan jasoko dute. Enpresak autobus zerbitzua berriz ere ordainduko du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.