Hildako bat eta zauritu bat auto batek eta autobus batek aurrez aurre jo ostean

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 1a

Herrizaingo sailak konfirmatu du hildako bat izan dela auto batek eta autobus batek aurrez aurre elkarren kontra jo duten istripuan. Autoa gidatzen zihoan gizonezkoa da hildakoa eta beste zauritu bat dago, gizonezkoa berau ere, autoan zihoana, gidariaren ondoan. Zauritua Debagoieneko Eskualde Ospitalera eroan dute, Arrasatera. Autobusean zihoazen hiru bidaiariak eta gidaria onik daude. SS matrikula zahardun Opel Astra familiarra da autobusarekin aurrez aurre jo duen autoa.

11:30ean gertatu da istripua Elorregiko bidegurutzetik Bergarara bidean. Diputazioak gatza biltzeko duen biltegitik gertu, Deba ibaia zeharkatzen duen zubiaren ondoan.

Ilara luzeak sortu dira eta ertzainak, eta Arrasate eta Bergarako udaltzainak, trafikoa bideratzen ari dira autopistatik. Bi noranzkoak itxita daude. Suhiltzaileak burdinen artetik atera dituzte zauritua eta hildakoaren gorpua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak