Iraileko egubakoitzetan ere musika lasaia Bergarako gaztetxean

Maider Arregi 2011ko abu. 30a, 11:38

Egubakoitzak kartzelan egitasmoak izandako arrakasta ikusita, irailerako bigarren edizio bat prestatu dute. Iraileko egubakoitz guztietan kontzertu lasaiak izango dira kartzela zaharreko kanpo eszenatokian. Irailaren 2an, Civil Love eta Giorgio Bassmatti (argazkian) bakarlarien musikaz gozatzeko aukera izango da. Zuzenekoak 22:00etan hasiko da eta sarrera 3 eurokoa da. Txapa Irratiaren bidez ere emitituko da zuzenean 97.2 FMko dialean eta streaming bidez www.txapairratia.org webgunean.

Jarraian egitaraua:

Irailak 02:

Civil Love ezizenaren atzean Urko Eizmendi dago, Krilin talde ezagunaren abeslari eta baxujolea. Bakarlari bezala, bertsio ezagunak eta kantu propioak nahasten ditu. Donostiakoa izan arren, urteak dira AEBtan bizi dela eta irailean Euskal Herrira datorrela aprobetxatuz, kartzela zaharreko eszenatokitik pasako da.
Donostiako folk bakarlari berezi honek urte askotako ibilbidea egin du musikaren munduan, Donut, AMA eta La Orquesta Bávara de Soplos Intermitentes bezelako proiektuetan. Giorgio Bassmattiren bakarkako kontzertuak bereziak izaten dira, emanaldi bakoitzerako kantak asmatu, jo eta ez dituelako inoiz kanta horiek errepikatzen.
Irailak 09:
Zubia zerbait hauskorra da, zubia da aurrena botatzen dena gerra garaietan. Baina batzen gaituen hori ere zubia da, lotura beharrezkoa. Mikelen ahotsa bezala. Itxura batean hauskorra du boza Mikelek, baina guztiz beharrezkoa bilakatzen zaigu, munduarekin adiskidetzen gaituen zilbor-estea baita. Ez du aurkezpenik behar.
Ekaitz:
Irlandako folkaren influentzia ezkutatzen ez duen arren, euskal identitatea eta rockero izaera oso presente daude Ekaitz Aranberriren bertsio eta kanta propioetan. Ubera auzoko bakarlariak saio berezia prestatu du Egubakoitzak kartzelan ekimenerako.
Irailak 23:
Indarra, sentimendua eta sentsazio ona erakusten duen Eibarreko bikote akustikoa kartzela zaharrera itzuliko da Bergaran bertan grabatutako zuzeneko diska berria aurkeztera.
Laudioko Igor Arzuaga ezkutatzen da Mara pertsonaiaren atzean, pianojole trebeak formatu berezi baina oso interesgarria eskaitnzen du. Piano klasikoa eta letra pentsatuak lehen momentutik harrapatzen zaituen emanaldi baterarako.
Irailak 30:
Unai Azkarate oso ezaguna da bere kontzertuak bereziak eta errepikaezinak izateagatik, kantu propioak eta bertsio ezagunen moldaketak egiteaz gain, oso ohikoa du saio bakoitzerako sorpresa bat prestatzea.
Legorretako bakarlariak bihotzetik abestu eta bihotzera heltzen den folk rock-a egiten du, ahaztezina den horietakoa.
Kontzertuak puntual hasiko dira, gaueko 22:00etan eta 3 euroko sarrera izango dute guztiek. Kontzertuak Txapa Irratiaren bidez emitituko dira zuzenean 97.2 FMko dialean eta streaming bidez www.txapairratia.org atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak